Jardunaldiko atarikoa.
Gure lehiaketek aurrera jarraitzen dute Lauko Finalek sortzen duten emozioez beteriko asteburu baten ondoren. Tamalez baina, notizia txarrak ere baditugu, izan ere instituzioek eskola kiroleko lizentziak dituzten lehiaketa guztiak, momentuz, bertan-behera uzteko erabakia medio, kadete mailatik beherako talde guztiek oraingoz ezin izango dute lehiatu.
Gainontzeko ligei begira jarrita, Senior mailan ez daude sailkapenari begira, printzipioz behintzat, partida aipagarriegirik. Inter de Mitente (11-1) eta EASO (7-0) liderrak beste garaipen bat eskuratu, lidergoak sendotu eta bere atzetik diren taldeekiko distantzia mantentzen saiatuko dira.
Junior mailan, errendimenduzko taldeek, Euskal Ligara igo direnak ahaztu eta normaltasunera itzultzen saiatuko dira, behin Lauko Finalak atzean utzi eta gero. Partaidetzan borroka politak ditugu multzo ezberdinetan. Hori bai, aurkari zuzenen arteko partidarik ez da jokatuko asteon, eta beraz guztiek ere aurkari dituztenen huts egiteren bat ikusi eta aprobetxatzea bilatuko dute. Mutiletan, 1 multzoan, SaskiAxularrek eta Antigua Luberrik lidertza konpartitzen dute, biak ere 7 garaipen eta porrot bakarrarekin; 3. Multzoan Aldapeta Maria Ikastetxea A-k (5-1) gertutik jarraitzen du EASO Igeldo (5-0). Nesketan, lehia ederra bizitzen ari dira lehen multzoan Ibaeta (7-1), Luberri Aldapeta Maria Ikastetxea (6-1) eta Añorga Saskibaloiren (6-2) artean.
Berritasunik eta neurri murriztaile gehiago ba ote dagoen gerturik jarraituko dugu, zenbat eta talde gehiago kantxan ikustea delako gure ilusioa eta gure konpetentzia zuzena ez bada ere, hori horrela izan dadin egin ahal dugun guztia egingo ditugu Federaziotik.