Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Otsaila jardunaldi ikusgarri batekin estreinatu dugu. Lider mordoari galtzea egokitu zitzaien eta sailkapen asko estutu egin dira emozioa eta lehia handituz.

Errendimenduzko juniorrak aipatuz hasiko gara. Nesketan Goierri UZ Baleikek txapelketako talderik sendoena dela erakutsi zuen beste behin eta BKL Esparruri 67 eta 37 irabazi zion. Mutiletan, sailkapenean aldaketa bideratu zuen Ama Guadalupekoa Hondarribiak, Goierri Gaestopasen kantxan 52 eta 66 irabazita lidertzan jarri baita; hori bai, duen abantaila ez da handia.

Partaidetzako juniorretan ere partida eta emaitza interesgarriak izan genituen. Mutiletan aipatzekoa da EASO Igeldok eskuratutako bi garaipenak. Nesketan, bigarren multzoan, jardunaldiko sorpresetako bat bizi izan genuen, Aloña Mendik, bere lehen porrota jaso baitzuen, nahiz eta ozta-ozta izan (49-47) Bera Beraren aurka Donostian jokatutako partidan.

Kadetetara salto eginez, partaidetzako mutilei emango diegu bistadizoa. Ordizia KE liderrak Andoainen galdu egin zuen eta kontutan hartuta bere atzetik zeuden taldeek irabazi egin zutela, momentu honetan, sailkapeneko lehen postuak berdinketa hirukoitza daukagu Ordizia KE-rten, Andraitz Keren eta EASO Echeverria & Del Valleren artean. Nesketan era sorpresa, Antigua Luberri KE 06k aurrenezko ezagutu baitzuen porrota zer den denboraldi honetan, Zarautzera ZAST-i egin zion bisitan (43-36).

Infantiletan ere badaukagu aurrenekoz partida bat galdu duenik. Errendimenduzko nesketan, Marmoles Aztiria ISB-k, etxean jokatu arren, ezin izan zuen Ordizia KE garaitu. Hala ere, sailkapenean abantaila polita izaten jarraitzen du.

Amaitzeko, senior mailan gizonezkoen hirugarren mailan bizi izan genuen aipagarriena Astigarraga Mundarrok lehen multzoko lider EASOren kantxan eskuratutako garaipen handiarekin (50-78); porrot honen ondoren Elorri Aldapa oso gertu jarri zaio EASOri sailkapenean. Bigarren multzoan, Mondragon Unibertsitateak zuloa oraindik eta gehiago zabaldu du sailkapenean Modelos Modelberriri 57 eta 75 irabazi eta gero.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.