Begoña Callejo gogoan.
Datorren ostegunean, otsailaren 17an, Emakumeen Endesa Ligako 20. Jardunaldiko IDK Euskotren-Casademont Zaragoza partida (arratsaldeko 19:30tan) jokatuko dela aprobetxatuta Federazio honek hilondoko omenaldi txiki bat egingo dio Begoña Callejori.
Begoña, emakumezkoen saskibaloia garatzeko eta profesionalizatzeko gure saskibaloiaren ezinbesteko pieza izan zen, pieza iraultzaile eta aitzindaria eta horregatik uste dugu, merezitako omenaldia egin behar zaiola eta hori bere familiaren bitartez egingo dugu.
Federaziotik animatu nahi zaituztegu Gaskara gerturatzera IDK Euskotren dagoen sasoi bikainaz gozatzeko, Lara Gonzalez-i, bere etxera bueltan, txalo zaparrada on bat emateko eta, batez ere, Begok jasoko duen merezitako omenaldiaren parte izateko.