Jardunaldiko atarikoa.
Asteburu honetan oso partida gutxi ditugu gure karteldegian, inauteriak direla eta. Hala ere, gure taldeetako askok pandemiaren ondorioz atzeratu zituzten partidak berreskuratzeko aprobetxatuko dute. Hori bai, talderik gehienek atsedena izango dute, hurrengo hilabete garrantzitsuari aurre egiteko prest egoteko aprobetxatuko dutelarik.
Senior nesken lehen mailan adibidez, goiko postuetan ibiltzeko hautagai den Graficas Juaristi ZKE-k Zarautzen CD Internacionalen bisita jasoko du, irabazi eta lehen postuaren borrokan EASO harrapatzeko nahiarekin.
Aipatzekoa da baita ere, errendimenduzko junior nesketan, Ostadar “A”-k eta BKL Esparruk aurreratuko duten partida. Lasarten bigarren postua egongo da jokoan.
Asteburuko beste gune interesgarrietako bat errendimenduzko infantil nesken bigarren fasearen hasieran aurkituko dugu. Mutilek ere jardunaldia jokatuko dute eta Larramendi Atletico SN SN-k adibidez bi partida jokatuko ditu, irabaziz gero, sailkapenean jausi handi bat emateko aukera emango lioketenak.