Jardunaldiko atarikoa.

Jardunaldiko atarikoa.

Apirila hemen dugu jada. Gure lehiaketetako askorentzat hilabete erabakigarria.

Horren adibide dira Seniorretako lehen mailak. Gizonezkoetan, Atletico Sn Sn-k Inter De Mitente liderrari egin beharko dio bisita eta jardunaldi erabakigarria izan daiteke beretzat Lauko Finalean sartzeko aukerei begira, laugarren sailkatuta dagoelako, CD Internacional bosgarrenarekin berdinduta. Emakumezkoetan ere antzeko zerbait gertatzen da: lehen hiru sailkatuak ia erabakita daude, baina laugarren postua eskuratzeko hainbat talde daude borrokan. Aipagarria da, bestalde, Hirugarren mailan, kanporaketen faseari ekingo zaiola orain multzoetako fasea behin amaituta.

Juniorretan, ezin aipatu gabe utzi errendimenduzko mutiletan biziko dugun beste lehia bat. Asteburu honetan Goierri Gaestopas eta BKL Murumendi izango dira aurrez aurre, biak ere 15 garaipenekin, sailkapeneko hirugarren postuan berdinduta. Nesken kasuan, jada fase erregularreko txapeldun den Goierri Uz Baleikek, Hondarribian amaituko du fase honetako ibilbidea, porrot bakarrarekin bukatzea bilatuko duelarik.

Kadeteei dagokienez, errendimendu nesketan, CD Internacional – Hortz Klinika ISB interesgarri bat topatuko dugu, laugarrena (13-6) hirugarrenaren aurka (15-4). Partaidetzakoei dagokienez, lehen postuetan ari diren taldeen arteko lehia zuzenak ikusten hasiko gara; adibidez, mutilen hirugarren multzoan, galdu gabe dagoen eta lidertzan den Hernanik bere atzetik duen Oiarso SKTren bisita jasoko du, edo nesken hirugarren multzoan, SaskiAxular (4-1) – Goierri UGLE (5-0) eder batez gozatzeko aukera izango dugu.

Amaitzeko, Infantil Txiki nesken partaidetzako partida batekin geldituko gara. Bigarren multzoan, Eibar Saskibaloia Txikik TAKE Ernio Txikiren bisita jasoko du, biak lidergoan daudela, multzoko etorkizun hurbilerako erabakigarria izan daitekeen partida batean.

Para terminar, vamos quedarnos con un partido de Infantil Txiki Femenino de Participación. En el grupo 2, Eibar Saskibaloia Txiki recibirá al TAKE Ernio Txiki con ambos equipos empatados en el primer puesto en un partido clave para el devenir del grupo.

 

Jardunaldiko partida

Gizonezkoen Senior Lehen Maila

Inter De Mitente vs Atlético SN SN

Igandea // 12:00etan // Benta Berri (Donostia)

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.