Jardunaldiaren atarikoa
Hau izango da Aste Santuetako festez gozatzeko aukera eduki aurreko azken jardunaldia eta badaude gauzak aipatzeko.
Txikienetatik hasita, igandean Errendimenduzko Mini nesken bukaera faseari hasiera emango zaio finalerdiekin. EASO Mendiola 2010F – Sofía ISB alde batetik, eta Ordizia KE – 2010N AZK B bestetik. Mutilei dagokienez, EASO Urepel 2010M sendo agertzen dabil A-1ean, lau jardunalditan, beste horrenbeste garaipen eskuratuta.
Errendimenduzko kadetetan, mutilei dagokienez, 10-0 balantzearekin lehiaketa ezin hobea egiten ari den EFIK ISB-k proba zaila izango du asteburu honetan, BKL Oria hirugarren sailkatua hartuko baitu etxean. Nesketan, Errendimenduzko juniorretan gertatzen den moduan, lehen kanporaketekin, hasiera emango zaio azken faseari.
Amaitzeko, senior maila. Gizonezkoen Lehen mailan, Inter de Mitentek STL Azkunek, jardunaldi honetako partida aurreratu eta Harategia Okela Maialen Añorga Saskibaloiari irabazita, lapurtu dion lidergoa berreskuratzen ahaleginduko da. Horretaz gainera, Hirugarren mailan, kanporaketetako bueltako partidak izango ditugu eta hainbat lehia, oso parekaturik daude.
Goza dezagun aurrena jardunaldi honetaz, eta gero… oporrak.
Jardunaldiko partida
Errendimenduzko Mini nesken finalerdiak
EASO Mendiola 2010F vs Sofía ISB
Igandea // 18:00etan // San Ignacio de Loyola
Ordizia KE vs 2010N AZK B
Igandea // 19:00etan // Majori (Ordizia)