Jardunaldiko kronika
Aste Santuetako geldiunera iritsi gara eta gure lehiaketetako asko fase erabakigarrienean sartzeko puntuan daude. Atseden hau ondo etorriko da pilak kargatu eta denboraldi amaiera eta azken jardunaldi erabakigarri hauei ahalik eta indar eta ilusio gehienarekin aurre egiteko.
Senior mutilen Lehen mailan Inter de Mitentek lidergoa berreskuratu du (nahiz eta STL Azkunerekin partekatzen duen) Bosteko Irauli Ari irabazi eta gero. Bigarren mailan, Arri BKL Biruinek bigarren amaituko du Loyola Hoops-i 57 eta 65 irabazita. Nesken lehen mailan ez da sorpresarik izan fase erregularreko azken jardunaldiaren aurretik.
Errendimenduzko junior nesketan dagoeneko badakigu amaierako faseko kanporaketak zeintzuk izango diren. Mutiletan lehen lau sailkatuak zeintzuk diren badakigu, baina zein ordenetan amaituko duten, oraindik ez. BKL Murumendik eta Goierri Gaestopasek hirugarren amaitzea bilatuko dute.
Errendimenduzko kadeteetan, jardunaldiko partidarik handienetako bizi izan genuen. BKL Oriak, ordura arte partidarik galdu ez zuen EFIK ISBren kantxan garaipena eskuratu ahal izan zuen. Justu-justuan, 53 eta 54, baina partida horrek liderrarekin nor baino no gehiago lehiatzeko kapaz dela erakutsi zion, nahiz eta sailkapenean, oraindik, bi partidako distantziara egon. Nesketan, asteburu polita izan da pasa dena, amaierako faseko lehen kanporaketak jokoan izan direlarik. Bertan, aipagarria izan da BKL Loinatzek, 47 eta 39 irabazi ziola fase erregularrean bigarren sailkatu zen Ordizia KE-ri.
Amaitzeko, infantil mailan, goraipatu nahiko genuke Ordizia Lacutrale taldeen sasoia (13-0ko balantzea mutilek eta 9-0koa neskek) Infantil Handin eta baita SaskiAxular taldeenak ere (8-0ko balantzea partaidetzako infantil handi nesketan, eta 7-0koa partaidetzako txiki mutiletan).