Jardunaldiko atarikoa

Jardunaldiko atarikoa

Kanporaketa eta amaiera-fasez beteriko asteburua. Denboraldiko momentu garrantzitsuenera iristen ari gara dagoeneko. Bi denboralditan guztiz baldintzaturik egon eta gero, berriz ere lehiaketetako momentu garrantzitsuetaz hitz egiteko aukera daukagu, soilik saskibaloiaz. Goza dezagun, beraz.

Lehen eta bigarren mailako senior mutilek liga erregularreko azken jardunaldi jokatuko duten bitartean, Lehen Mailako neskek finalerdiak jokatuko dituzte asteburu honetan. EASO eta Graficas Juaristi dira faborito printzipioz, baina Goierri Aymak eta Intxaurrondoko Internacionalek, hurrenez hurren, gauzak zail jarri nahi izango dizkiete.

Junior errendimenduan, mutiletan zein nesketan, finalerdiak izango ditugu baita ere, eta mutiletan, amaierako fasean lau protagonistek erakutsitako maila berresten baitute, ikuskizun bikaina izango dugula aurreikusi daiteke.

Juniorretan ere aipatu nahiko genuke nesken partaidetzan jokatuko diren finalerdiak. Emozioz beteriko final-laurdenetan A-1ean lehen sailkatu ziren bi taldeak kanporatu zituzten Atletico Sn Sn Garazik eta Luberri Aldapeta Maria Ikastetxeak eta, batak zein besteak, finalerako txartela lortzearekin amesten jarraitu nahiko dute.

Amaitzeko, baina ez horregatik inportantzia gutxiagorekin, Errendimenduzko infantil mutilen Lauko Finala daukagu. Mailako txapelduna zein izango den jakingo dugu, beraz, asteburuan. Larramendi Atco Sn Sn eta Mondragon Lingua Ointxek alde batetik, eta Ordizia KE-k eta ZAST Magic-ek beste aldetik, bilatuko dute igandeko finalerako txartela.

 

Jardunaldiko Partida

Errendimenduzko Infantil Mutilen Lauko Finala

Finalerdiak

 

Larramendi ATCO SN SN vs Mondragon Lingua Ointxe

Larunbata // 09:00etan // Aiete Kiroldegia (Donostia)

 

Ordizia KE vs ZAST Magic

Larunbata // 12:30tan // Majori Kiroldegia (Ordizia)

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.