Mahaiko laguntzaile ikastaroa.

Mahaiko laguntzaile ikastaroa.

Jakinarazten dizuegu laster izango dela Mahaiko Laguntzaile Ikastaroko klase presentziala, ikastaroa egiteko interesdunen bat balego jakin dezazuen, bai Federatu eta bai PDJ lizentzia alta emateko balioko duena.

Ikastaroak bi zati ditu, online zatia, klase presentzialaren egunerako bukatua egon beharko duena eta gure webeko formakuntza atalaren bitartez egiten dena, eta zati presentziala, klase bakarrez osatua dagoena:

  • Gutxieneko adina 14 urtekoa da.
  • Ikastaroa Doakoa da.
  • Plataformara sartzeko erabiltzaile eta pasahitza behin ikastaroan inskribituta bidaliko da.
  • Zati presentziala urriak 26eko 19:00etan izango da Kirol Etxean (Anoeta Pasealekua 5, 20014 Donostia, Ernest Lluch liburutegiaren ondoan, Uzkudun aretoa).

Ikastaroan izena emateko Izan Epaile atalaren formularioaren bidez egin behar da.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.