Jardunaldik eman duena.

Jardunaldik eman duena.

Orain gure probintzia hotzak hartu duela, plan gutxi egongo dira saskibaloia bezalako kirol “indoor” bat praktikatzea baino; astero-astero gure kiroldegiak bete egiten dira behintzat horrenbeste maite dugun kirola praktikatzeko gogoarekin. Azken larunbat eta igandeak horren erakusgarri izan dira eta jarraian aipagarriena kontatzen saiatuko gara.

Errendimenduzko infantil mailatik hasiko gara. Urrezko kategorian, orain arte partidurik galdu gabe zeuden bi taldeetako batek jada ezin du hori esan, izan ere, Ordizia 09 TAKE urdin handi bat topatu zuen aurrean eta 24 eta 41eko emaitzarekin galdu zuen; beraz, EASO Basket Farmacia Felipe IV gelditu da lidertzan bakarrik. Azken hauen kide EASO Basket Iruleako neskek garaipena lortu dute baita ere asteburu honetan eta 7-0ko balantzearekin garbi utzi dute aurrean jartzen zaien edozein helbururi helduko diotela beldurrik gabe. Horretaz gain, partaidetza nesketan, Ipar-Tronic Oiarsok La Cerve Askatuaken aurka lortutako garaipena aipatu nahiko genuke, sailkapenean zulo handi xamarra ezarri baitute horrela.

Kadeteei dagokienez, zilarrezko mailan, Ordiziako mutilek lidergoa sendotu dute Betieder Andraitz aurkari zuzenaren kontra 52 eta 39 irabazi eta gero. Partaidetzako Ordiziako taldeak ere partidu garrantzitsua irabazi zuen Aloña Mendiren kantxan lidertzan mantendu ahal izateko.

Juniorretan, asteburuko partiduan, EASO Basket Andatzak ez zion bat ere aukerarik eman Ordizia Okliri eta 89 eta 54 irmo batekin urrezko mailako lidergoa hartu du. Zilarrezko nesketan, Aloña Mendik bere indarra erakutsi zuen beste behin eta bere uberan den Intxaurrondoko Internacionali 63 eta 38, aise irabazi zion. Partaidetzan, berriz, hainbat partidu interesgarri izan ditugu, baina ezin aipatu gabe utzi EASO Basket Malkorrik Lezon (39-44) eta Hemen Garbiketak Eskoriatzak Bergaran (28-41) lortutako garaipenak euren multzoetako lidergoetan mantentzeko.

Amaitzeko, Gizonezkoen Senior Lehen mailan bizitako jardunaldi zirraragarria. Hiru partida hiru puntuko aldean erabaki ziren, maila honetan dagoen parekotasunaren erakusgarri. Neskek segituan ekingo diote euren egutegiaren bigarren faseari.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.