Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Azaroari agur esateko jardunaldi erakargarri bat daukagu aurretik asteburuan, atentzio-gune mordoxka batekin.

Horietako lehena senior mailan aurkituko dugu. Alde batetik, Emakumezkoen lehen mailak bere bigarren fasea hasiko du eta hemen ikusiko dugu zeintzuk diren maiatzean irabazle irten nahi duten taldeak zeintzuk diren; bestetik, Gizonezkoen hirugarren mailan partidurik galdu gabe dauden bi talderen arteko lehia izango dugu: Yesilan Kurkubi Lez KT vs TAKE Coach, aurrenekoaren kantxan eta biak ala biak 6 eta 0ko balantzearekin.

Juniorrei dagokienez, nesken urrezko mailako partidu batekin geldituko gara: Ordizia eta Atletico Sn Sn aurrez aurre. Bigarren eta hirugarren sailkatua hurrenez hurren; galtzen duenak oso zail izango du lehen postuagatik borrokan jarraitzea. Aurreneko lekuan, momentu honetan Bera Bera dago eta aurkari zuzenen arteko partidu hau sailkapenean zuloa handitzeko baliatu nahiko du.

Kadetetan, nesken zilarrezko mailan, Ordiziak Ostadar jasoko du etxean, porrota ezagutu gabe jarraitzeko asmoz eta modu honetara sailkapenean behin betiko kolpea eman. Horretaz gain, partaidetzan, nesken bigarren multzoan Intxaurrondoko Internacionalek (5-0) Ostadar B-ren (4-1) kantxan neurketa zaila izango du; eta hirugarren multzoan, Biko Asesoria Lezok Oiartzungo Saskibaloiari irabazi eta sailkapenean zuloa zabaltzen jarraitzea bilatuko du.

Eta infantiletan, mutilen urrezko mailan, beste kontrario zuzenen arteko norgehiagoka. Bigarren sailkaturik dagoen Ordizia 09k (5-1 balantzearekin) goiko postuetan mantentzeko nahiarekin jarraitzen duen Atletiko Sn Sn (4-2) garaitu beharko du EASO Basket Farmacia Felipe IV liderraren uberan segitu ahal izateko. Ezin bistatik galdu ere, nesken zilarrezko mailan Ordizial Lacturale liderraren (6-1) eta Sarralle ISBren (5-2) arteko partidua.

 

Jardunaldiko Partidua

Mutilen senior hirugarren maila

Yesilan Kurkubi Lezo KT vs TAKE Coach

Larunbata // 16:00etan // Bekoerrota kiroldegia (Lezo)

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.