Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Gaurkoan infantil mailatik hasiko gara. Errendimenduan ez da inolako sorpresarik izan eta horregatik lehen fasea amaitu duten partaidetzako taldeei keinu bat egin nahi diegu, lider amaitu duten taldeak aipatuta: EASO Basket Aizkorri, Andraitz KE, BKL Usurbe eta Ama Guadalupekoa Hondarribia.

Seniorretara egingo dugu salto. Lider guztiek garaipenak batzen jarraitzen dute (TAKE Orbela Taberna, Goierri Modelos Ezguba, Ama Guadalupekoa Ikasbasket) eta maila guztietan euren indarra erakusten. Gainera, emakumezkoetan, bigarren fase honen hasierak erakutsi digu asko disfrutatuko dugula berekin, lehen jardunaldiko emaitza guztiek erakutsi dutelako partida estuak bizi izan direla.

Juniorretan aipatu beharra dago mutilen urrezko maila ikaragarri interesgarria ari dela jartzen.EASO Basket Andatza liderrak Alter Consulting ISBren kantxan 67 eta 63 galdu zuen eta bere uberan zeuden talde guztiek emaitza hau aprobetxatu dute, lehen lau sailkatuak garaipen bakarreko distantzian sailkatuta daudelarik. Zilarrezko ligan, gainera, Usoa Ganbara BKE-k bere lehen porrota jaso zuen hamar jardunaldiren ondoren; SaskiAxularren kantxan 52 eta 47koa izan zen emaitza eta donostiarrak liderrarengandik garaipen bakarrera jarri dira.

Kadete mailarekin amaituko dugu. Nesken zilarrezko mailan Ordiziak Ostadarren kontra lortutako garaipena (47-33) aipatu gabe ezin utzi, hamaika partidutan beste horrenbeste garaipen eskuratu eta gero sailkapena guztiz erabakita utzi baitu.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.