Batzar orokorra.
Asteazken arratsaldean Gipuzkoako saskibaloi Federazioaren Ohikoa Batzar Orokorra egin zen Kirol Etxean.
Bertaratu zirenek finkatuta zeuden erabaki beharreko puntuetan aurrera egin zen, aurrena, denboraldi hasieran egindako batzarraren akta onartuz, eta gerora Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Prospektiker enpresa, azken hilabeteetan, aurrera eramaten ari den plan estrategikoari onarpena emanez.
Horretaz gain zuzendaritzako kide berrien berrespena ere egin zen: Mikel Artola eta Osane Gorostegi. Batari, zein besteari, ongi etorria eman nahi diegu biei eta gure saskibaloiaren alde egiten dute lana ere eskertu, bide batez.