Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Negu betean sartuta, hotzak gure probintzia hartu du dagoeneko, eta berekin batera izotzak eta elurte txiki batzuek ere. Horregatik, jardunaldiaren atariko hau hasteko zuhurtzia mezu bat bideratu nahiko genuke gure kolektibo osoari eta errepideetan ahalik eta kontu handienarekin ibiltzeko eskatu, bide batez. Izan ere, partiduz beteriko jardunaldia datorkigu gainera eta guztiak, kantxetan, saskibaloiaz gozatzen ikusi nahi zaituztegu.

Senior mailan, Emakumezkoen Lehen mailako A-1ean egongo den partidu bat aipatu nahiko genuke guztien gainetik: orain arte partidurik galdu ez duen EASO En clave de sol taldeak, bere uberan pega-pega eginda daukan Atletico Sn Sn-ren (3-1) kantxan jokatuko du. Gainera, jardunaldiko beste partidu handi batean, A-2ko zazpigarren multzoan Tecumek (3-1) Vivanta Lezoren (3-0) orain arteko nagusitasuna proban jarriko du.

Junior eta kadete mailetan talde desberdinek bigarren faseari hasiera nola ematen dioten ikusi beharko da oraindik lehen postuetan zein  talde egon daitekeen ikusi ahal izateko. Haur mailan, berriz, gorriz markatutako jardunaldia dugu hau. Mutiletan, nahiko garbi dago zein lau taldek jokatuko dituzten Euskadiko Txapelketan parte hartzeko bigarren txartela emango duten kanporaketak.  Baina nesketan dena erabakitzeke dago. Bi jardunaldi daude aurretik eta EASO Basket Iruleak bosgarren sailkatu ZAST 2009ren kantxa bisitatuko du, bere pribilegiozko postuari eutsi nahian; eta bien bitartean, Lanz Taberna ISBk, Antigua Luberri Ibaeta garaitzen saiatuko da lehen postura salto egin ahal izateko.

Jardunaldi ederra aurretik duguna, saskibaloiz beteriko! Gure gustukoa duda izpirik gabe!! Goza dezagun!!

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.