Bera Bera Grosek 2017a lider bezala itxiko du

Bera Bera Grosek 2017a lider bezala itxiko du

Nahiz eta deskantsatu Bera Bera Groseko neskek etxeko lanak eginak dituzte sailkapenean lehenengo postuan urtea bukatzeko. Gainera, Antigua Luberrik Ostadarren aurka irabazteak lagundu dio. Partida oso justu batean donostiarrek Lasartekoen aurka irabazi zuten denboraldiko seigarren garaipena lortuz.

Atlético San Sebastián-eko neskentzat garaipen ona izan da Ayma Goierriren aurkakoa. Donostiarrek denboraldiko seigarren garaipena lortu dute eta sailkapenaren erdialdean kokatu dira. Take Aralar Kirolak-ek STL Bilintxen aurka irabazi zuen, irabaztea zer den ez dakien taldea 2017 urte honetan.

Garaipen sendoa Cafés Aitona Askatuak-rena Oiarsoko nesken aurka 51 puntuengatik irabazi baizuen. Eskoriatzak denboraldiko laugarren garaipena lortu zuen etxean Astigarraga Mundarroren aurka irabazi ondoren.

Olakor Gozategia, lider geldiezina

Bigarren mailan, Olakor Gozotegia ISBko neskek berriz irabazi zuten. Azpeitiko neskek oraingo honetan Bera Bera Amararen aurka irabazi zuten eta 9 garaipen lortu dituzte 9 jardunaldietan. Garaipen bateko aldearekin daude Añorgako neskak, Summa Aldapetaren aurka irabazi zutela dolu garrantzitsu batean.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.