Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Asteburu oso interesgarria daukagu aurretik, gaur gauean hasita, partidu oso erakargarriak utziko dizkigunak eta beti bezala, beraiei adi-adi egongo gara.

Esan dugu jardunaldia gaur bertan hasten dela eta ez nolanahiko partiduarekin gainera: gizonezkoen senior lehen mailako lehen bi sailkatuen arteko partiduarekin! BKE Soraluce eta Inter Demitente nor baino nor gehiago arituko dira bigarrenaren kantxan, gaur, 20:00etatik aurrera, lehen postua jokoan dutela. Baina emakumezkoen lehen mailari ere adi egon beharko dugu, hiru talde baitaude aurreneko postuan berdinduta eta emozioak bor-bor egiten duelako lehiaketa honetako jardunaldi bakoitzean.

Adinaz beste alderaino jota, errendimenduzko haur mailarekin goaz jarraian, promozioa jokatzeko kanporaketak biziko ditugulako bertan. Nesketan, hauek izango dira lehiak: Bera Bera vs Antigua Luberri Ibaeta alde batetik, eta Ordizia Lacturale vs Ostadar bestetik. Mutilei dagokionez, hauexek izango dira ikusi ahal izango ditugun partidua: Marmoles Aztiria ISB vs TAKE Urdin eta Antigua Luberri KE Urdin vs Ordizia KE 09.

Jardunaldiko gainontzeko partiduetatik beste bi aipatzea ere nahiko genuke: nesken errendimenduzko kadete A1ean ZAST Kuraye (3-0) Ostadar Aren (2-1) kontrakoa batetik, eta mutilen errendimenduzko junior A2an Usoa Ganbara BKEk Askatuak Hollisen kontra jokatuko duena bestetik, biak ala biak partidu guztiak irabazita baitaude orain arte.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.