Jardunaldiaren atarikoa.
Inauteriak direla eta, aurreko asteburuan ia talde guztiek atsedena hartu eta gero, gure lehiaketek berriz ere protagonismoa hartuko dute Gipuzkoako kiroldegietan.
Lehen interesgune nagusietako bat senior emakumeen lehen mailan daukagu, izan ere, lehen lau sailkatuen arteko konfrontazio zuzenak ditugu. Eguzkitza Sagardotegia TAKEk Atletico Sn Sn hartuko du Tolosan eta EASO Basket En clave de sol beste liderrak, Intxaurrondoko Internacional laugarren sailkatuaren (liderrengandik bi garaipenetara dagoena) kantxan jokatuko du. Gainera, maila bereko A-2 multzoan, Goizper Group BKEk irteera zaila dauka, EASO Basket Araxes-en kantxan jokatu beharko baitu.
Aipagarriak diren beste hainbat partidu bilatuko ditugu kadete mailan. Mutilen errendimenduzko A-2 multzoan ZAST & Furiousek (5-0) eta Ordizia KEk (4-1) lehenaren kantxan jokatuko dute. Nesken partaidetzan, bestalde, Goizper Group BKEk Biko Asesoria Lezo SKTren kantxa bisitatuko du, lehen multzoko lidergoa jokoan izango dutela.
Haur mailan, fase berri honetan, aurrerapausoak ematen jarraituko dute taldeek; eta junior mailan, ez dugu aurkituko bestearen gainetik nabarmendu daitekeen partidurik, baina karteldegia goraino beteta dauka eta, seguru, emozioz beteriko hainbat partidu utziko dizkigula.