Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Aste honetakoa ere bete-betea dator saskibaloiari dagokionez, baina oraingo honetan beheko mailetatik hasiko gara, poliki-poliki gora egiten joateko. Goazen bada, haur mailarekin.

Errendimendu mailan partidu interesgarri asko aurkituko ditugu. Mutilen urrezko mailan, bigarren eta hirugarren sailkatua aurrez-aurre: Antigua Luberri Urdinek eta EASO Basket Urepelek, azken honen etxean bilatuko dute, orain arte garaiezin agertu den EASO Basket Farmacia Felipe IV sailkapenean gehiegi ez aldentzea. Eta zilarrezko mailan, garaipenak bakarri batu dituzten bi taldeen arteko dema: Okela Maialen Añorga vs Ordizia 09. Neskei dagokienez, besteen gainetik aipatu beharrekoa ZAST 09 (3-1) eta EASO basket Irulearen arteko lehia, lidergoa jokoan izango dutelarik.

Kadeteei dagokienez, nesken A1ean, ZAST Kuraye liderrak sailkapenean beste kolpe bat ematea bilatuko du GSR Ointxeri irabaziz; eta mutilei dagokienez, bigarren eta hirugarren sailkatu SaskiAxular eta EFIk ISBk elkarren aurkakoan, irabazi eta Betieder Andraitz liderrak ihes ez egiterik bilatuko dute. Horretaz gainera, A2an, Ordiziako neskek (7-0), fase honetako sailkapena erabakita uztez saiatuko da bere uberan dagoen EASO Basket Oriamendiri irabazita.

Juniorretara salto eginez, erabakigarria izan daitekeen partidu bat aurkituko dugu mutilen A1 multzoan: BKL Murumendi vs After Consulting ISB, biak ala biak 5 eta 2ko balantzearekin eta EASO Basket Andatza aurretik dutela. Gainera nesken partaidetzako A2 multzoan, partida interesgarria Legorretan, Pikuk Legorreta (5-0) liderraren eta Atletico Sn Sn Aia (4-1) hirugarren sailkatuaren artean.

Senior mailarekin amaituko dugu. Nesken lehen mailan sekulako partidua espero dugu, sailkapenean garaipen bakarraren alde baitago Eguzkitza Sagardotegia TAKEren eta EASO Basket en clave de solen artean. Maila horren parekatuan, gorriz markatutako partidu horietako bat izan daiteke. Eta gizonezkoen hirugarren mailan, beste seklako partidu bat TAKE Coach (14-1) eta Yesilan Kurkubi Lezoren (15-0) artean.

Gozatu jardunaldiarekin eta zorte on guztiei!

 

Jardunaldiko partidua

Nesken Urrezko Haur maila

ZAST 09 vs EASO Basket Irulea

Larunbata // 11:30etan // Aritzbatalde kiroldegia (Zarautz)

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.