Jardunaldiak eman duena
Maiatzaren 1eko festa eguna dela-eta, jardunaldiak ohikoak dituenak baino partidu gutxiago utzi dizkigu, baina, hala ere, egon dira aipatzeko moduko momentuak; besteak beste, Errendimenduzko Haur Mailako Gipuzkoako Txapeldunei garaikurraren entrega. Biak ala biak EASO klubeko taldeak. Zorionak!!
Gizonezkoen Senior Hirugarren mailan, baditugu dagoeneko bi finalerdietako protagonistak: Modelos Modelberrik TAKE Coachen aurka jokatuko du eta Yesilan Kurkubi Lezok Zurrut Sk izango du aurkari.
Nesken junior partaidetzan igoera faseko finala zeintzuk jokatuko dute erabaki da jadanik: Inar Optika ISBk 43 eta 27 irabazi zion Pixel Sistemas BKEri eta Hemen Garbiketak Eskoriatza Keren kontra jokatuko du.
Kadetetan, bestalde, partaidetzako partiduetan jarri dugu arreta. Ordiziako eta Goierri Inmobiliaria Etxarreko mutilek euren partiduak irabazi zituzten eta lehen multzoko lidergoa zeinek eskuratu, azken jardunaldirako utzi dute, eta han elkarren kontra jokatuko dute. Bigarren multzoan ere, antzeko egoeran aurkitzen dira Oiarso 07 eta Iragaz ISB. Neskei dagokienez, Goizper Groupek erabakita utzi du lehen multzoa bigarren sailkatu Biko Asesoria Lezori, emozioz beteriko partidu batean, 48 eta 44 irabazi eta gero. Bigarren multzoan Axularreko bi taldeak berdinduta iritsiko dira azken jardunaldira, biak 11 eta 1eko balantzearekin.