Jardunaldiko kronika.
Sekulako asteburua izan da azken hau, Gipuzkoa osoan zehar banatuta, hainbat final-erdirekin eta baita finalekin ere disfrutatzeko aukera izan baitugu.
Emakumezkoen senior lehen mailarekin hasiko gara. Bertan, EASO Basket en Clave de Solek eta Atletico Sn Sn-k jokatuko dute finala. Mutiletan, Inter de Mitente sendo agertu zen bere etxean, eta Donosti Dolphinsek Soraluce BKE faboritoaren etxean irabaztea lortu zuen eta, modu horretara, finalerako sailkatu da. Bestalde, mutilen bigarren mailan, Goierri Modelos Ezgubak eta Ama Guadalupekoa Ikasbasketek, eta hirugarren mailan TAKE Coachek eta Yesilan Kurkubi Lezo SKTk, euren mailetako finaletarako txartelak eskuratu zituzten.
Errendimenduzko juniorretan EASOk bi talde sartu ditu finaletan. Mutiletan, Askatuak Hollis izango dute aurkari, joaneko partiduan izandako emaitza iraultzeko kapaz izan eta gero; nesketan, aurkaria, Atletico Sn Sn izango da. Partaidetzan baditugu dagoeneko txapeldunak: Aldapeta Maria Ikastetxeako mutilek 37 eta 39 irabazi zioten Oiarsori, partidu guztian atzetik joan eta gero. Nesketan Inar optika ISBko neskek bigarren zatian partidua apurtu eta 41 eta 24 garaitu zuten Hemen Garbiketak Eskoriatza.
Kadete mailan, protagonismoa, ZASTek eta Ordiziak eramaten dute. Bai nesketan, eta baita mutiletan ere, hauek izango dira errendimenduzko finalak jokatuko dituzten bi taldeak finalerdietan izan dituzten aurkariak garaitu eta gero. Partaidetzan izango ditugun finalak hauek izango dira: Ordizia vs Goierii Inmobiliaria Etxarre mutiletan, eta Goizper Group vs Biko Asesoria Lezo nesketan.
Haur mailan, Iraurgiren bi taldeek irabazi dituzte bigarren sailkatu moduan amaitzeko jokatutako Lauko Finalak. Modu honetara, EASOko bi taldeei batuko dira, mutiletan, zein nesketan, Euskadiko Txapelketa jokatzerako orduan.
Errendimenduzko mini txapeldunei buruz hitz egin gabe ezin gelditu. ZAST 2011 izan da nesketan gailendu dena eta Altuna Uria ISBk irabazi du mutiletan, biek ala biek oso final politak eskaini eta gero.