Jardunaldiaren atarikoa.
Asteburu honetan gure txapeldunetako asko ezagutuko ditugu, baina bestelako borroka batzuk ere biziko ditugu, ez jaisteko edo postuetan gora egiteko, adibidez. Maiatzak beti dakartza emozio biziak berekin eta hurrengo jardunaldia izango da horren erakusgarri.
Finalen Finalari beste atentzio gune batzuk ere gehitzen zaizkie.
Gizonezkoen seniorretan bigarren eta hirugarren mailako finalak izango ditugu jokoan. Aurrenekoan, Goierri Modelos Ezguba eta Ama Guadalupekoa Ikasbasket izango dira protagonistak, eta bestean, TAKE Coachek eta Yesilan Kurkubi Lezok jokatuko dute elkarren kontra. Gainera, lehen mailan, Astigarragako Mundarrok eta Loyola 21 Hoops-ek ez jaisteko kanporaketa jokatuko dute.
Beasainen, (Antzitzar kiroldegia), igande goizean, bi final ikusteko aukera edukiko dugu, partaidetzako kadeteen tituluak jokoan izango direlarik. Ordiziak eta Goierri Inmobiliaria Etxarrek bilatuko dute mutiletan txapeldun amaitzea goizeko 10:00etatik aurrera; bi ordu beranduago, Goizper Group BKEk eta Biko Asesoria Lezok jokauko dute nesken finala.
Eta guzti honi, beste hainbat partidu gehitu behar zaizkio, maila ezberdinetan, ahalik eta postu hoberenean amaitu ahal izateko borrokan.
Zorte on guztiei eta segi saskibaloiarekin gozatzen!