U17 jokalarientzat kluben arteko 3×3 Gipuzkoako Txapelketa.

U17 jokalarientzat kluben arteko 3×3 Gipuzkoako Txapelketa.

Datorren maiatzaren 21ean, 17 urtez azpiko jokalarientzako kluben arteko 3×3 Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da. Txapelketa Zarauzko malekoian jokatuko da eta bertan mutilen 8 taldek eta nesken beste 4k hartuko dute parte. Jokoan, astebete beranduago jokatuko den maila honetako Euskadiko Txapelketan parte hartzeko txartelak.

Txapelketa multzokako fase batekin hasiko da. Lau taldeko bi multzo egongo dira mutilen kasuan, eta lehen bi sailkatuek egingo dute aurrera. Gero, final-erdiak eta finalak etorriko dira. Nesken kasuan, multzoko bi lehenek elkarren aurka jokatuko dute finala.

Suziria eguerdiko 12:00etan piztuko da eta nesken finalak 13:45ak inguruan jokatzea espero da; mutilen norgehiagokak arratsaldeko 15:00tan hasiko dira eta finala 18:45tarako dago ezarria.

Jokatuko duten taldeak hurrengoak izango dira:

Nesken lehiaketari dagokionez: 

EASO Ibaeta Basket, Fundibide ISB, EASO Basket Plagamania eta Atlético SN SN Garazi.

Mutilen lehiaketan:

1M: EASO Gipuzkoa Basket Mandoegi, Goierri Gaestopas, ZAST Zarautz eta Alter Consulting ISB.

2M: TAKE Burruntzi, Mondragon Unibertsitatea, EASO Basket Andatza eta Askatuak Hollis.

Bertaratu zaitezte, gure kirolaren beste modalitate batez gozatzeko aukera izango baituzue.

 

Basketball court. Photorealistic 3d Illustration of a sport arena background

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.