Baloia airera!!

Baloia airera!!

Gogotsu geunden eta dagoeneko bueltan gara. Asteburu honetan, berriz ere, baloiaren, sareen, txilibituaren eta jokalarien oihuen soinuak entzungo ditugu gure probintziako kantxetan, gure lehiaketetako batzuk martxan jarriko baitira.

Guztiak jarriko dira martxan gutxika-gutxika, baina aste honetan lehian hasiko direnak urrezko eta zilarrezko errendimenduzko junior eta kadete mailak hasiko dira, nesketan zein mutiletan. Horretaz gainera, euskal ligan jokatzen duten gure ordezkariak ere jokoan hasiko dira eta beste maila batzuetan, hainbat eta hainbat taldek lagunartekoak jokatzeko asmoa daukate, etorriko zaienerako motorrak berotzen hastea ezinbestekoa baita.

Lehian hasiko diren taldeei zorterik onena opa diegu eta  guztiok 2023-24 denboraldi handi eta eder batez gozatzea espero dugu.

Saskibaloia, hemen da berriz!!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.