JARDUNALDIKO KRONIKA
Sekulako asteburua izan da bizi izan duguna, karteldegia partidaz betea eta gure talde guztiak lehiatzen hasi direla ikusita. Lehen jardunaldia hau izan dutenez, ondorio gutxi atera daitezke joan den asteburuan hasitako kategorien emaitzetatik.
Jada martxan zeuden lehiaketei dagokienez, nagusienetatik hasita, gizonezkoen lehen mailako bi taldek hirugarren garaipena lortu dute partida kopuru berean, bakoitza bere multzoan; Saski Axular eta Añorga KKE Saski.
Mutilen urrezko junior mailan, Pressing Askatuak Ak eta BKL Oriak euren partidak irabazi zituzten sailkapenaren buruan egoteko, porrotik ezagutu gabe. Nesken urrezko junior mailan Easo Basket Buruntzak minimoarengatik irabazi zuen Atletico Sn Sn-ekin batera eta 4-0ko balantzearekin, lider mantentzeko. Zilarreko mailetan, mutiletan Aldapeta ikus dezakegu sailkapen buru, jardunaldiak garaipenez zenbatuz, eta nesketan BKL-k eta Hondarribiak partekatzen dute lehen posizioa, porrotik zenbatu gabe.
Kadeteei dagokienez, urrezko mailan ezin aipatu gabe utzi Zast Zarautz ZKE, galdu gabe jarraitzen baitu bai mutiletan baita nesketan ere. Beste horrenbeste gertatzen da zilarrezko mailan Iraurgi SBrekin, mutiletan Ointxe!-rekin inbatibitatea partekatzen duena.