JARDUNALDIKO KRONIKA

JARDUNALDIKO KRONIKA

Lehiaketa gehienen sailkapenen goiko aldean berdintasuna mantentzen da.

Senior mutilen hiru lehiaketetan berdintasun handia dago lehen 4 sailkatuen artean sartzeko eta igoerako taldera sartzeko. Talde guztiek oso berdinduta jarraitzen dute lehen itzulia betetakoan edo horretarako partida bat falta denean. Nesketan, bigarren mailak atseden hartzen zuen, eta, lehen mailan, lehen postuetan berdintasun handia dute ere; hala ere, lehiaketaren laurden bat bakarrik daramate beteta, eta asko dago jokatzeko.

Urrezko Juniorretan, 4 jardunaldiren faltan, berdintasun handia Euskal Ligarako zuzeneko txartela lortzeagatik, nesketan zein mutiletan lehen eta bigarren sailkatuen artean garaipen bakarreko aldearekin. Bigarren igoerako F4an sartzeagatik, nesketan ere berdintasun handia dago, baina mutiletan ia erabakita dago zein talde geratuko diren kanpoan, 3 garaipeneko aldea baitago 5. eta 6. sailkatuen artean.

Gauza bera gertatzen da Urrezko Kadete mutiletan, parekotasun handia lehen postuagatik Euskal Ligara zuzenean joateko eta soilik bi garaipeneko aldea dago 5. eta 6. mailen artean, 5 jardunaldi jokatzeke. Urrezko Kadete mailako neskek, aldiz, zehaztuagoa dute sailkapena; izan ere, lehen sailkatutako taldeak 2 garaipeneko tartea du bigarrenarekin, talde bakoitzak 4 partida jokatzeko falta direnean, eta 5. eta 6. sailkatuen arteko aldea 3 garaipenekoa da.

Parte-hartzeari dagokionez, bai Junior eta bai Kadete mailan, porrot egin ez duten guztiek euren gurutze-abiadurarekin jarraitzen dute, Junior mutilen 1. multzoan izan ezik, Ganbarak Easo Basket Echeverria & Del Valleren aurka galdu izanak berdinketa hirukoitza eragin baitu buruan eta Kadete nesken 1. multzoan, non SaskiAxularrek galdu egin zuen La Cerve Asaktuak taldeari egindako bisitan.

Errendimenduko Infantil Mailetara joanez gero, bai Urrezkoa bai Zilarrezkoa, guztietan mantentzen da berdintasuna taularen goialdean, sailkapenetako lehen postuetan dauden talde guztien garaipenekin. Eta parte hartzeari dagokionez, neskentzat lehenengo jardunaldia bigarren fasean eta mutilentzat azkena lehen fasean.

Errendimenduko Miniak ere jokatu zuten, neskak zein mutilak. Bigarren jardunaldia izan zuten, eta ezin da ondorio askorik atera.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.