Hemen dago Euskadi-Nafarroa Junior Txapelketa
Datorren asteburu honetan Euskadi eta Nafarroako txapelketa ospatuko da junior mailako emakumezkoen zein gizonezkoen selekzioentzat.
Txapelketa Zarautzen izango da Zast Zarautz klubaren laguntzarekin, finalerdiak larunbatean, hilak 9, hirugarren eta laugarren posturako partidak eta bi finalak abenduaren 10erako, igandea, utziz. Gure neskek larunbatean goizeko 10:00etan irekiko dute txapelketa Aritzbataldeko kiroldegian Nafarroako selekzioaren aurka. Bestalde, mutilek Nafarroaren aurka ere egingo dute 12:00etan. Selekzio irabazleak Araba eta Bizkaiko selekzioen arteko norgehiagokaren aurkariaren zain egongo dira igande arratsaldean finalak jokatzeko, 16:00etan neskak eta 18:00etan mutilak. Hirugarren eta laugarren posturako topaketak goizean egingo dira.
Zorte on guztioi!