Gure Mini Selekzioak
Atzo arratsaldean izan genituen gure Mini Selekzioen prestaketa saioak, Donostiako Aldapeta Maria Ikastetxean, eta gaur arratsaldean izango dira azkenekoak, bihar hasten baita lurralde selekzioen Euskadi-Nafarroa txapelketa.
Txapelketa Villafrancan izango da, bihar hilak 29 finalerdiak jokatuz, eta hirugarren eta laugarren posturako partidak eta bi finalak abenduaren 30 larunbatean jokatuz. Gure partidak 16:00etan hasiko dira mutilen partidarekin Arabako selekzioaren aurka, eta ondoren, neskek Arabaren aurka ere egingo dute 18:00etan. Selekzio irabazleek Nafarroa eta Bizkaiko selekzioen arteko norgehiagoken irabazleen kontra jokatuko dute larunbat arratsaldean, 16:00etan mutilak eta 18:00etan neskak. Hirugarren eta laugarren posturako topaketak goizean egingo dira.
Selekzio bakoitzeko hautatuak honakoak dira:
Mutilak: Unai Arzelus, Unai Durandegui, Luken Ayerra, Julen Azpiazu, Aitor Beristain, Jon Maiztegi, Beñat Mallaviabarrena, Mikel Nicolarena, Mikel Nieto, Ibai Okina, Alejandro Ordoñez, Oihan Ordoñez.
Hautatzaileak: Mikel Ormaetxea, Sergio Gonzalez de Galdeano, Itxaso Agirre.
Neskak: Nahia Beobide, Naroa Castellon, June Ena, Andrea Ferrera, Uxue Fidalgo, Lara Garicano, Sandra Irigoien, Maddi Lecuona, Aroa Martinez, Aitana Ordoñez, Jare Peinador, Nora saenz.
Hautatzaileak: Garazi Alza, Unai Villegas, Ainhoa Caballero.
Jokalari guzti hauek Arrasateko Ointxe, Askatuak, Axular, Easo, Hondarribia Ikasbasket, Iraurgi, Ordizia eta Zarautz klubetatik datoz eta Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu beraien kolaborazioagatik. Eskerrik asko!
Zorte on guztioi eta disfrutatzera!