Zortzigarren postua Gipuzkoa Basketentzako Endesa Mini Kopan
Gipuzkoako mutil infantilen selekzioak, Gipuzkoa Basketen errepresentazio gisa, Endesa Mini Kopa jokatu dute Gran Kanarian.
Emaitzek ez dute lagundu txapelketan zehar Yon Gonzálezen taldearen kasuan, haien hiru partidak galdu baizituzten talde fasean. Ostegunean, gipuzkoarrak Unicajaren aurka erori ziren 52-55 justu batekin. Ostiralean ezin izan zuten finala borrokatu zuten bi taldeen aurka irabazi, Iberostar Tenerife (72-30) eta Real Madrid (56-77).
Larunbatean 7. Eta 8. postuak lortzeko GBCak ondo jokatu zuen Gran Kanariaren aurka, baina ez zuten garaipena lortu (73-66). Zalantzarik gabe, talderako garrantzitsuena Kanarietan bizitako esperientzia da. Zorionak zuen lan eta esfortzuarengatik!
GSF