Banakako teknika hobetu Basket Sitorekin

Banakako teknika hobetu Basket Sitorekin

GSFko kolaboratzaile batek, Basket Sitok, Kanpus bat antolatu du datorren Aste Santurako. Jarduera bakarkako teknika hobetzeko izango da eta martxoaren 26, 27 eta 28an Donostiako Pío Baroja polikiroldegian izango da.

Kanpusak entrenatzaile gipuzkoarrak izango ditu, adibide bezala Aitor Uriondo edo Rufino Mateos, Sito Peregrinaz gain. Haiek emango dituzte hainbat Master Class bakarkako teknika hobetzeko asmoarekin.

Zalantzarik gabe, aukera hobezina teknologia hoberekin eta tiro makina ezagunarekin, “Gun8000”-ekin lan egiteko. Informazio guztia aurki dezakezue web orrian: https://basketsito.com/

GSFtik oso pozik gaude Basket Sitoren kolaborazioarekin eta espero dugu kanpusa jarduera oso positiboa izatea saskibaloiarentzako.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.