ACB liga: Dario Brizuelak, garaipenaren saskiratzea sartu zuen Estudiantes-Fuenlabrada partiduan
Dario Brizuela izan da ACB ligako 3.jardunaldiko protagonista nagusienetakoa. Eskolta donostiarrak Estudiantes taldearen zama hartu zuen bere gain 25 puntu sartuz Fuenlabrada taldearen aurka, eta garaipenaren saskiratzea ere berak lortu zuen (75-73).
Zortzi segundu geratzen zirelarik, Brizuelak Zannaren laguntza ekidin zuen eta Cruz gainditu zuen ezker eskuarekin saskiratzeko. WiZink Center-ek eztanda egin zuen! Donostiarrak denboraldi hasiera ezinhobea burutu du orain arte. Atzoko erakustaldiari, lehen jardunaldian Manresaren aurka egin zituen 17 puntuak, 4 asistentziak eta 18ko balorazioa gehitu behar zaio.