Aitor de Miguel EBA ligako MVP-a 45eko balorazioarekin

Aitor de Miguel EBA ligako MVP-a 45eko balorazioarekin

Sekulako erakustaldia. Aitor de Miguel EBA ligako lehen MVP-a izan da, sekulako partidua burutu ostean Goierri Iparraguirre 2020 taldearen debutean kategoria berrian. Zumarragako eskoltak, adi egon, 42 puntu sartu zituen, zazpi hiruko horien artean (8/9 2 puntuko jaurtiketetan, 7/14 hiruko marratik eta 5/6 jaurtiketa libreetan), gainera horiei zortzi errebote, bost asistentzia, lau errekuperazio eta jasotako sei falta gehitu behar zaizkie, 45eko balorazioa osatu arte.

De Miguel Goierri Iparraguirre 2020 taldearen liderra bilakatu zen CB Solares garaitzeko 100-83 eta MVP-a Michel Middlebrooks pibot estatubatuarrarekin partekatu du, Ecoculture CB Almeria taldekoa (D taldekoa). Zorionak Aitor! 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.