Alkideba Ointxe, liderra bakardadean berriz

Alkideba Ointxe, liderra bakardadean berriz

Arrasateko mutilak sailkapenaren goialdera bueltatu dira jardunaldi bat ondoren. Garaipen garrantzitsua Ointxerentzat Azpeitian Errotaundi ISBren aurka. Garaipen honi Donosti Doplhinesn porrota Irauli Bostekoren aurka gehituz (58-44), Mondragoneko mutilak lider uzten ditu bakardadean.

ZAST Zarautzeko mutilek dinamika oso onarekin jarraitzen dute. Asteburu honetan Erroibideren aurka irabazi dute (71-63) partida oso lehiatu batean. Alde Zaharrak ere jarraitu nahi du goiko postuak lortzeko borrokan. Donostiarrek asko sufritu zuten Elgoibar Viento Surren aurka irabazten ikusteko (56-57).

Take Orbelak ezinbesteko garaipena lortu zuen, taularen erdialdean kokatzen baitira eta DKSeko mutilak gehiago zapuzten baitituzte (47-55). Astigarraga Mundarrok Askatuak-ren aurka (65-44) partida eraman zuen eta taularen goialdean egoteko donostiarren gura guztiak moztu zituen. Azkenik, Atlético San Sebastián Aloña Mendi baino hobea izan zen eta txapelketako alde lasaiean kokatu da.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.