Alkideba Ointxek bere presentzia ziurtatu du F4ean

Alkideba Ointxek bere presentzia ziurtatu du F4ean

Aste Santuko atsedenaren ondoren, senior liga bueltan zegoen eta denboraldi finala oso gertu. Hiru jardunaldi geratzen dira F4eko taldeak ezagutzeko.

Alkideba Ointxe lider nagusiagoa da erraz irabazi ondoren Alde Zaharraren aurka 80-53. Arrasatekoek F4ean egotea ziurtatu dute eta donostiarrek oraindik aukerak dituzte. Donosti Dolphins imposatu ziren partida ona batean Take Orbelaren aurka eta bigarren postuan mantentzen dira.

Garaipen berdinak dituzte Zas Zarautzeko mutilek, Viento Surren aurka erori zen taldea. Elgoibarrekoek jardunaldiko sorpresa eman zuten eta garaipen garrantzitsu bat lortu dute ligan mantentzeko borrokan. Errotaundi ISBk garaipena lortu zuen DKSren aurka, Azpeitikoei F4a jokatzeko aukera ematen diena.

Atlético San Sebastiánek garaipena eraman zuen Erroibideren aurka eta Bosteo Iraulik berdina egin zuen Mundarro La Salleren aurka partida berdindu batean, azken segunduetan erabaki zen partida. Azkenik, Aloña Mendik Askatuak-ren aurka partida eraman zuen etxera zazpi puntuen aldearengatik (69-62).

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.