Arbitraje Formakuntzak

Arbitraje Formakuntzak

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko Arbitroen Eskolaren helburuetako bat arbitrajearen mundua kirol hau osatzen duten estamentuetara, jokalari eta entrenatzaileetara, hurbiltzea da.

Arbitroak prestatzeko egiten den lanari gehituta, Eskolak ateak irekitzen ditu araudian ditugun kontzeptuak ikasteko interesa duen edonor joan dadin denboraldian zehar egingo diren hitzaldi teorikoetara.

Hitzaldi horietan, araudia eta interpretazioak irakurri eta ulertu, irizpide-jokaldien bideoak ikusi eta hitzaldi bakoitzean landuko den gaiaren test txiki bat egiten dira.

Araudiari buruzko klase hauen hurrengo datak honakoak dira:

  • Urriak 3: Kirolezkontrakoak: 1 eta 2 irizpideak.
  • Urriak 17: Kirolezkontrakoak: 3 eta 4 irizpideak. – Rubén Sánchez (ACB)
  • Urriak 31: Pantailak – Alejandro López (G2)

Hitzaldiak bai presentzialak, Donostiako Kirol Etxean, bai online dira. Telematikoki joan ahal izateko, aldez aurretik eskaera bat egin beharko da jaume.pujol@gisaski.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.