Aritz Urbieta (Ordizia): “Gure jokoa egiten badugu, aukerak edukiko ditugu”
Ordiziak leiatuko du Euskal ligetako lehen multzora sarbidea ematen duen lauko finala emakumezkoen kadeteetan, denboraldi bikain baten ostean. Lehen fasea porrotik gabe bukatzea lortu dute, kategoria berria izanik gainera haientzat, taldeak aurreko urteetan zeukan proiekzioa baieztatzen ari da. Talentu handiko belaunaldi baten aurrean gaude, hazten jarraitzen duena eta lauko finalean ezer ukatzen ez duena. Beraien entrenatzailearekin hitz egin dugu.
Nola iristen zarete lauko finalera?
Gogotsu iristen gara Final Fourrera. Euskal ligara sailkatu ondoren denboraldiko helburua bete genuen eta presio hori alboratuz saskibaloiaz gozatzeko irrikaz gaude.
Zer izango litzateke zuentzat lauko finala irabaztea eta lehen multzorako sailkatzea?
Taldean sartzeak, datorren denboraldiari begira, denboraldia Euskal ligan hasiko genuela suposatzen du, kontuan izanik talde osoa lehen urtekoa dela sari potoloa izango litzateke. Gainera, Euskadi mailan dauden talde onenen aurka jolasteko aukera emango liguke
Sekulako ibilbidea daramazue, denboraldiko neurketa guztiak irabazita. Zein da talde honen sekretua? Non dago zuen zapaia?
Ez gara garaipenekin obsesionatzen. Oso talde langile eta autoexigentea da eta entrenamentuz entrenamendu hobetzen jarraitzeko gogoa dute neskek. Etorri diren garaipen guztiak egindako lanaren fruitu dira.
Horrelako talde sendoa ez da egun batetik bestera lortzen, urte askotako lanari esker lortzen da. Zein izan da talde hontako jokalarien bilakaera?
Azpiko mailetan oso ondo landutako taldea da. Mikel Lekuona eta nik denboraldi haiseran taldea hartu genuenan taktikoki eta teknikoki oso ondo landutako talde bat bat aurkitu genuen. Aipatzekoa, iaz, Jon Mendiluzerekin, infantil mailan, klubean lehen aldiz espainiako txapelketara sailkatzea lortu zutela, Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izan ondoren.
Finalaurrekoetan zuen arerioa Askartza izango da. Nolako neurketa aurreikusten duzu?
Partidu oso gogor eta lehiatu bat espero dugu. Onerako Edo txarrerako ez ditugu aurkariak ezagutzen. Hala ere, gure jokua egin eta partidua lehiatzen badugu seguru gaude amaierara partiduan sartuta iritsiko garela eta irabazteko aukeraren bat izan dezakegula.
ORDUTEGIAK (Urreta Pol., Galdakao)
Larunbata, 16.00: Askartza – Ordizia
Larunbata, 18.00: Ibaizabal – Marianistas
Igandea, 18.30: Finala