Asier de la Iglesia espainiako selekzioarekin
Asier de la Iglesia espainiako selekzioarekin entrenatu da gaur goizean Turkiaren neurketa baino lehenagoko entrenamenduan, Txina 2019ko mundialerako sailkatze faseko neurketa da jokatuko dutena. Ordizia Basoa Banaketak taldeko pibotak, 34 urtekoa, Sergio Scarioloren taldearekin bere betiko irribarrea partekatu du, bere positibismoa eta esklerosi anizturanekiko borroka.
“FEB-ko lehendakariak (Jorge Garbajosak) leiho hontako azken egunak taldearekin pasatzera gonbidatu ninduen, egiten ari naizena ezagutzera emateko. ” azaltzen du. “Oso pozik nago selekzioarekin eta Scariolorekin egoteagatik, eta entrenamendu bat haiekin egin ahal izateagatik. Denak oso jatorrak dira, aspaldidanik ezagutuko banitu bezala tratatzen naute. Bizitza esperientziak dira eta hau kontatu ahal izango ditudanetik beste bat da. Oso harro nago saskibaloiak egiten duenarekin, beti solidario”. ZORIONAK ASIER!