Astebururako ekintzak.

Astebururako ekintzak.

Denboraldiko azken hiruhileko honetan Gipuzkoako Federazioan gure taldeek saskibaloiarekin loturik dauden ahalik eta ekintza gehien, ahalik eta normaltasun handienarekin egin ditzaten saiatuko gara. Beti ere protokolo guztiak betez eta parte hartzaile guztien erantzukizun maximoarekin, baina guztiok ere saskibaloiarekin gozatzeko ahaleginean.

Datorren asteburuan “Basket Take Away”-ren beste zita bat izango dugu. Oraingoan Beasainera joango gara (Antzizar Kiroldegia) martxoaren 27an, larunbatez, Zilarrezko Leb ligako Iraurgiren entrenatzaile den Iñaki Jimenezen, eta Federazioko Koordinatzaile Orokorra den Jon Txakartegiren eskutik bi formazio saio eskaintzeko.

  • 10:00 – Iñaki Jimenez: “Errebotean egin beharreko lana”
  • 11:30 – Jon Txakartegi: “Presio-defentsa baten eraikuntza eta kontzeptuak”

Federazioak kluben laguntzarekin antolatutako formazio hauetan izena eman eta bertaratu ahal izateko, Covid-19ak sortutako aforo murrizketak direla-eta,  derrigorrezkoa da lekua erreserbatzea gsf@gisaski.eus helbidera e-mail bat bidalita.

Horretaz gainera, igandean, hilak 28, kimu eta infantil mailako lau teknifikazio izango ditugu Ordizian, Eskoriatzan, Lezon eta Donostian.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.