Jardunaldi aurrekoak.
Junior eta kadete mailetako igoera faseek izango dute protagonismo handienetakoa datorren asteburuan. Finalerdiak larunbatean jokatuko dira eta igandean ezagutuko ditugu Euskal Ligara igoko diren lau taldeen izenak.
Emakumezkoen kadeteetan Bera Bera vs Eskoriatza eta Zast Zarautz KE vs Alkideba Ointxe izango dira neurketak; mutiletan, berriz, Ordizia KE vs Iragaz ISB alde batetik, eta La Cerve Askatuak vs Bergara Sorlauce KE bestetik.
Junior mailari dagokionez, Drunkat Askatuakek eta Goierri Uz Baleikek jokatuko dute lehen neurketa nesketan, eta Ordizia KE-k eta Bera Berak bigarrena. Mutilen kasuan, TYPO 90 Askatuak vs Atletico SN SN – Larrun eta Saski Axular vs CD Erroibide Irun izango dira partidak.
Hauetaz gain, kontuan hartzeko beste partida batzuk ere izango ditugu gainontzeko mailetan. Besteak beste, Gizonezkoen Senior Lehen Mailan Atletico Sn Sn-k lidergoan bakarrik jartzea bilatuko du ZAST Zarautz bezalako aurkari zail bat gaindituta; edo Gizonezkoen Senior Hirugarren Mailan Ostadar SKTk, Zalburdi Debasket sailkapenean berdintzeko asmoekin irtengo da kantxara azken honek atsedena duela aprobetxatuta.
Nesketan, aipatzekoa da Senior Bigarren mailan Juaristi ZKE eta CD Internacional Mons izaten ari diren borroka, biek ala biek, porrotik ezagutzen ez dutela. Aste honetan, batzuek zein besteek, beraien maila zein den frogatu beharko dute beste behin ere.
Jarrai dezala baloiak boteak ematen!