Azpeitiak, Berazak eta Sanzek LEB zilarreko Juaristi ISB-rekin debuta egingo dute
Asier Azpeitiak (Donostia, 1998), Xabi Berazak (Errenteria, 1999) eta Mikel Sanzek (Donostia, 1999) aurrera pausuak ematen jarraitzen dute. Hiru jokalari gipuzkoarrak LEB zilarreko Juaristi ISB-rekin debuta egingo dute datorren denboraldian. Gainera Delteco GBC-rekin loturetan jarraituko dute, aurredenboraldia eta urtean zeharreko asteko lana azken talde honekin egingo baitute hain zuzen ere.
Gipuzkoako Federaziotik hiru jokalariak zoriondu nahi ditugu berri pozgarri honengatik eta zorterik onena opa diegu erronka berri honetan.