Batzar Orokorra Ordizian.

Batzar Orokorra Ordizian.

Uztailaren 13ko arratsaldean, gure Federazioaren Batzar Orokorra egin zen.

Batzarra, 18:30tan hasi zen, Ordiziako D’Elicatuz zentroan eta bertan, 2023-24 denboraldiko joko moldeak eta lehiaketen oinarriak zeintzuk izango diren eztabaidatu zen. Biak ala biak, gehiengo osoz onartu ziren eta bestalde, zuzenketak, banan-banan tratatu eta bozkatu ziren.

Erregu eta galderen tarteari bere lekua eman eta gero, lehiaketen zozketa ere burutu zen.

Batzarra aprobetxatu nahi dugu klubei esker ona emateko; izan ere, beraien lanari esker, hainbat instalakuntza eta laguntza instituzional eduki ahal izan ditugu aurrera atera nahi genituen ekimenak egin ahal izateko. Horretaz gainera, ekimen gehiago ere egin ahal izan ditugu eta baita hauek lekuz aldatu ere probintziara gehiago zabaltzeko. Besteak beste, Topaketak, Euskadiko Txapelketak, Finalen Finala, Minien eguna, Eskualdekako teknifikazioak… denetik egin dugu, eta gauza gehiago ere badatoz.

Bestalde, epaileen taldeari ere gure eskerrik onenak bidali nahi diegu, ekimen guztietan parte hartzeko prest egon direlako eta denboraldiaren azken hiruhilekoan martxan jarri duten Epaileen eskola berria indar handiarekin jarri baita martxan. Eta horrela jarrai dezala espero dugu.

Azkenik, eskerrak eman ere, nola ez, Ordiziako klubari, Batzar Orokorraren antolaketan izan duten jarrera eta kolaborazioagatik.

 

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.