Federazioaren Batzar Orokorra ospatu da.
Atzo, asteartea, arratsaldez, Kirol Etxea saskibaloi ordezkariz bete zen Gipuzkoako Federazioaren Batzar orokorra dela eta.
Batzar honetan, aho batez onartu ziren 21/22 denboraldiko diru-kontuak eta baita 22/23 denboraldirako aurrekontua. Ez zen egon ezta ere arazorik hasi berri dugun denboraldiko lehiaketa oinarriak onartzeko.
Bestalde, EASOk aurkeztutako zuzenketa bat aurkeztu, komunikatu eta onartu zen, eta modu horretara, mutilen zilarrezko infantil mailako egutegian aldaketa batzuk egin dira, bi atseden jardunaldi bertan behera utzita.
Azkenik, datozen asteetan martxan jarriko diren lehiaketen egutegiko zozketa burutu zen.
Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu klub guztiei parte hartzeagatik eta denei denboraldi eder bat izan dezaten opa nahi diegu.