Federazioaren Batzar Orokorra egin da.
Ostegun arratsaldez, Gipuzkoa Saskibaloi Federazioaren Batzar Orokorra egin zen Kirol Etxean.
Bertan, 22-23 denboraldiko kontuak eta 23-24 denboraldirako aurrekontuak aho batez onartu ziren. Horretaz gainera, hasi berri dugun denboraldiko lehiaketa oinarriak ere begi onez ikusi ziren.
Bestalde, Plan Estrategikoari begira, denboraldian zehar aurrera atera nahi diren hainbat ekintzari buruzko informazioa eman zen, eta Tolosako TAKEK, herriko kirol instalakuntzaren itxiera dela eta duen arazoari aurre egiteko konponbide bat adosten saiatu zen.
Batzarrari amaiera emateko datozen asteetan martxan jarriko diren lehiaketen egutegien zozketak egin ziren.
Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu klub guztiei parte hartzeagatik eta denei denboraldi eder bat izan dezaten opa nahi diegu.