Batzar Orokorra.
Urtarrilaren 18an Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko Batzar Orokorra egin zen Donostiako Kirol Etxean.
Bertan urteko kontuak onartu ziren, 22/23 denboraldirako infantil, kadete eta junior mailetan egin nahi den lehiaketen berrantolaketari buruz informatu zen, eta epaile gabeziaren egoerari aurre egiteko plana plazaratu genuen, izan ere, gai honek oso arduratuta dauka Federazioa, epaile eta laguntzaile kopurua asko jaitsi baita azken urteetan.
Horretaz gainera, Covid-19agatik eratorritako gaur egungo egoera aztertu zen, partidak atzeratzeko protokolo berria bozkatu (eta onartu) eta Estrategia Planaren garapenari buruzko informazioa eman zen.
Amaitzeko galde-eske txanda ere egon zen.
Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren guztiei eta baita erakutsi zuten prestutasuna ere aztertu genituen hobekuntzetan euren iritzi eta parte hartzea eduki eta zabaltzeagatik.
Lanean jarraitzen dugu.