Bost gipuzkoar GBCren garaipenean Castellóren aurka
Gipuzkoako harrobia protagonista izan da azken astebukaera hontako Movistar ACB zirkuitoan. Gure lurraldeko bost jokalarik jokatu zuten larunbateko Delteco GBC eta Tau-Castellóren arteko norgehiagoka, zeinetan donostiarrek lortu zuten garaipena 83-60. Xabi Oroz (22 minutu, 5 puntu), Gaizka Maiza (23 minutu, 14 puntu), Xabi Beraza (16 minutu, 6 puntu), Asier Azpeitia (10 minutu, 2 puntu) eta Mikel Sanz (6 minutu, puntu 1) maila bikainean jardun ziren GBCek jokatutako lehen lagunartekoan. Orozek (15 minutu, 2 puntu), Maizak (21 minutu, 10 puntu) eta Berazak (22 minutu, 5 puntu) Baskoniaren aurkako igandeko partidua ere jokatu zuten, gasteiztarrentzat izan zelarik garaipena 77-70.