Paper ona egin dute Euskadiko selekzioek #PlanetaMini2018-ean
Espainiako Mini Selekzio autonomikoen Txapelketa bukatu da, azken egun hauetan zehar Cadizen izan dena. Sentimendu onak izan dituzte errepresentatu gaituzten konbinatu euskaldunek.
Alex Susoren neskek Txapelketa Preferentea lortu dute partida guztiak torneoan irabazi ondoren. Talde fase bikaina egin ondoren, hiru garaipen hiru partidetan, Murziaren aurka sendo irabazi zuten. Gaur goizean irabazleen domina jarri dute Balear Irlen aurka irabazi ondoren partida oso polit batean. ZORIONAK TXAPELDUNAK!
Nesken Minien emaitzak:
La Rioja 28-79 Euskadi
Castilla la Mancha 8-60 Euskadi
Euskadi 81-39 Navarra
Región de Murcia 64-88 Euskadi
Islas Baleares – Euskadi
Paper ona ere Mutilen Mini selekzioaren partez, Mikel Odriozolak entrenatzen duen taldea. Gure mutilek lautik hiru partida irabazi zituzten talde fasean, eta Extremaduraren aurka erori ziren. Atzo semifinaletan Asturiasen aurka jokatu zuten, partida oso exigente bat gure minientzat. Ondo jokatu zuten, baina ezin izan zuten garaipena eraman.
Mutilen Minien emaitzak:
Ceuta 0-51 Euskadi
Euskadi 52-83 Extremadura
Navarra 68-91 Euskadi
Euskadi 91-71 La Rioja
Euskadi 68-94 Asturias
Gainera, gure arbitroak, Jon Barradasek, txapelketa zoragarria egin du, Madrid eta Kataluniaren arteko partida eraman ondoren mutilen semifinalean. Zorionak Jon!
Zalantzarik gabe, esperientzia sinestezina gure Euskadiko selekzioko neska eta mutilentzat. GSFtik zoriondu nahi ditugu guztiak haien esfortzuarengatik prestaketa hilabete hauetan zehar.
GSF