Easo Lorea Gourmet eta Easo Raviolina taldeek igandean Espainiako infantilen txapelketak jokatuko dituzte
Easo SBT klubak hitzordu bikoitza dauka igande honetan infantilen Espainiako txapelketekin. Easo 05 Gourmet taldeak ordezkatuko du gure saskibaloia Marinen jokatuko den emakumezkoen infantilen txapelketan eta Easo 05 Raviolinak jokatuko du gizonezkoen txapelketa Lugon.
Guren Intxaurrondo eta Miguel Gallegoren neskak A multzoan egongo dira CAB Estepona (igandea 9, 09:30), Tenerife Central (astelehena 10, 10:00) eta CB San Blas Alicante (asteartea 11, 09:30) taldeekin batera. Txapeldunen multzoa da, beraz lehen hiruak sailkatuko dira final zortzirenak jokatzeko.
Xabi Zubimendi eta Joseba Ramirezen mutilak H multzoan egongo dira Imprenta Bahia San Agustin (igandea 9, 13:30), Basquet Coruña (astelehena 10, 13:30) eta Centro Asturiano Oviedo (asteartea 11, 16:00) taldeekin batera. Taldeko onenak lortuko du final zortzirenak jokatzeko txartela.
Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik, zorterik onena opa diegu jokalari, entrenatzaile eta familiei, eta topera gozatu dezatela bizipen ahaztezin hau. ANIMO NESKA MUTILAK!