Easo Slam! Gigantes, Euskadiko emakumezkoen kadeteetako txapeldun

Easo Slam! Gigantes, Euskadiko emakumezkoen kadeteetako txapeldun

Easo Slam! Gigantes taldea Euskadiko emakumezkoen kadeteetako txapeldun izendatu zen atzo, Iturripen jokatutako lauko finalean eta neurketa erabakigarrian Mondragon Unibertsitatea Ointxe Araski gainditu ostean 46-61. Ion Ormazabalen neskek neurketa bikaina burutu zuten, batez ere bigarren laurdenean, 12-25eko partziala lortu baitzuten. Hirugarren laurdeneko defentsa bikainak (2-11) garaipena bideratua utzi zuen donostiarrentzat. Bi taldeak finalera iritsi ziren Gernika Kesb (51-48) eta Asador 10 Gibajas (67-62) gainditu ostean azken minutuetan erabaki ziren neurketatan. 

Gizonezkoen lauko finalean, Gasteizen jokatu zena, bi talde gipuzkoarrek finalaurrekotan galdu zuten. Easo Urdaburu taldeak Fundacion Bilbao Basket taldearen aurka galdu zuen 69-52, eta Cafes Aitona Askatuak berriz Fundacion 5+11 Baskonia indartsuaren aurka (82-49). Emaitza hauekin, Easo Urdaburuk espainiako txapelketarako txartela lortu zuen, hirugarren talde euskaldun bezela. Fundacion 5+11 taldea, Alberto Ausin donostiarraren agindupean, izan zen txapelduna finalean 75-70 irabazi ostean.

Neurketa guztietako estatistikak kontsultatu ditzakezue esteka honetak klik eginez.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.