Easok bihartik aurrera emakumezkoen 2. ligarako igoera faseari ekingo dio
Easo San Martin Merkatua taldeak bihartik aurrera ilusioz beteriko erronka handi bati ekingo dio. David Martinek zuzendutako taldeak emakumezkoen 2. ligarako igoera faseari ekingo dio Santanderren. Etxeko jokalariz osatutako taldeak aurre egingo die dimentsio handiko proiektuak dituzten hiru talderi, igotzeko eginak daudenak eta mundu osoko jokalariak dituztenak (Argazkia: Easo SBT).
Ustez, faboritismoa eta presioa beste taldeen gain erortzen da, baino inork ez du zalantzan jartzen Easok daukan guztia emango duela lehen baloijabetzatik. Donostiarrak ostiralean Tirso Igualatorio Cantabria izango dute arerio, etxeko taldea (18.15). Larunbatean Universidad de Salamanca (17.00etan) izango da leiakidea eta igandean (10.00etan) David Martinenek Barakaldo edukiko dute aurrez aurre. Multzoko garaileak emakumezkoen 2.ligarako igoera txartela lortuko du.
“Guretzako benetako ametsa igoera faserako sailkatzea izan da” ziurtatzen du Maria Astierrek, taldeko kapitainak Easo taldearen web orrian. “Guk Santanderren borrokatzen jarraituko dugu arrakasta berri bat lortzearren eta daukagun guztia emango dugu, baino emaitzaz gain, gure benetako ametsa dagoeneko betea dago”. Asko gozatu dezazuela!