Easok final zortzirenetara egin du aurrera eta Askatuakek agur esan dio Galiziari 2017-06-13
Igandeaz geroztik Espainiako Txapelketa jokatzen ari dira infantilak Galiziako lurretan.
Ordezkari gipuzkoarrek taldekako fasea bukatu dute. Easo Menditxuk bigarren postuan bukatu du fasea Ponce eta CN Helios taldeei irabazi eta Basket Almeda taldearen aurka galdu ostean. Donostiarrek bihar final zortzirenak lehiatuko dituzte, zorte on.
Bestalde, Askatuak Urdin taldeak hiru partidoak galdu ditu Valencia Basket, Manresa eta CB El Palo taldeen aurka txapelketatik kanpo geratuz. Hiru porrotak jasan arren, irudi ona eman dute infantilek Galizian.
Federaziotik gure bultzada bidali nahi diegu eta haien lanaz oso harro gaudela adierazi nahi dugu.
GSF