Epaileen lana gertutik.
Epaileen eta mahai laguntzaileen Eskolak markaturiko lan dinamika ezberdinei lotuta, gaurkoan, hasi berriak diren epaile eta laguntzaileen jarraipen eta formakuntzan ari diren kolaboratzaile ezberdinen elkarrizketa batzuk dakarzkizuegu.
Honen helburua da epaileen lana modurik natural, garden eta gizatiarrenean jendeari gerturatzea. Azken finean, epaileen eta hauen laguntzaileen lana jokoaren ezinbesteko parte bat, eta beraiek, jokalari eta entrenatzaileak bezala, helburuak dituzten gizakiak dira eta astero-astero euren lana hobetzen saiatzen dira parte hartzen duten lehiaketak ahalik eta kontrolatuen egon daitezen.
Lehen atal honetan bi epaile aurkeztuko dizkizuegu: Juan Alberto Odriozola eta Ione Rodriguez.
Juan Alberto Odriozolaren elkarrizketarako (gazteleraz) esteka: https://youtu.be/Dh9ExYGnwKg
Ione Rodriguezen elkarrizketarako (euskaraz) esteka: https://youtu.be/_Q_5hs-tw5U